Ostiral honetan, otsailaren 6an, Pariseko Expolangues Hizkuntza Azokan izango dira Gerardo Markuleta idazlea eta Jabier Muguruza kantaria. Kontzertu-irakurraldia eskainiko dute azokan, 10:30tan, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin antolatutako ekitaldian. Ondoren, beste saio bat eskainiko dute Sorbonne III unibertsitatean.