Cordobako Euskal Etxea aukeratu dute 'Tu Taller' zeramika artista taldeak euren azken lanak erakusteko. Inaugurazioa gaur izango da arratsaldeko 19:00etan eta bertan, Euskal Etxeko Cordobatarrak dantza taldeak eta Cordobako Unibertsitateko Tunak parte hartuko dute.
Erakusketa Azaroaren 26a bitarte egongo da Euskal Etxean ikusgai, eta bertan María del Carmen Barragánek zuzendutako taldearen obrarik esanguratsuenak erakutsiko dira.