euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Gaur hasiko dira UNLPko Euskara eta Euskal Kultura eskolak, izenematea ere bertan egin daiteke

2017/10/03

Non: La Plata, Argentina


 

Astearte honetan, 2017ko urriaren 3an, hasiko dira UNLP La Platako Unibertsitate Nazionalean Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzako eskolak, goi ikastetxe honek eta Etxepare Euskal Institutuak elkarrekin sinatutako akordearen baitan.

Ikastaroak oinarrizko Euskara irakasten du eta Euskal Kulturaren hasimasiak.

Eskolak astean behin izango dira, asteartero urriaren 3an hasita, 18:00etatik 20:00etara, Alfredo Palacios Aretoan, UNLPko Lehendakaritza Erakinean(7. Kaleko 776.ean, 47. eta 48. kaleen artean).

Interesatuek lehenengo klase honetara joan eta bertan eman ahal izango dute izena urte osorako.

---------

Prosecretaría de Relaciones Internacionales Universitarias - PRIU
Universidad Nacional de La Plata -UNLP-
Edificio Rectorado - oficina 5 -
Calle 7 N° 776 - CP 1900 La Plata
ARGENTINA
Tel: +54 221 644-7055, int. 4100

Ikasleekiko arreta orduak: astelehenetik ostegunera 14etatik 17etara



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia