Udazkeneko mus txapelketa gaur hasiko da Madrileko Euskal Etxean. Esan beharra dago, ostegunero musean jokatzen da arratsaldeko 8etatik aurrera. Partidak eta bikoteak jokalariak iritsi ahala sortzen dira, hortaz, bakarrik etorri ahal da. Ordutegi berean mus eskolak izango dira jolasten ikasi nahi dutenentzat.
Txapelketaren sari banaketa Abenduaren 9an izango da, arratsaldeko 20:00etan.