Gaur hasi eta Abenduaren 3a bitarte, Euskararen Astea antolatu du Cordoban Gerora Cordobako Euskal Kultur taldeak. Egun hauetan euskara sakonago ezagutzeko, musika, dantza, antzerkia, jokuak, sukaldaritza, zinea eta poesia lantzen dituzten ekitaldiak izango dira.
Ostiral honetarako Bat-Bi-Hiru Txistu! izeneko ekitaldia antolatu dute. Bertan, txistuaren inguruko hitzaldi-kontzertu bat izango da, baita Fernando Zabalza irakasleak eskainitako Euskal Herriko musikaren inguruko eskola didaktiko bat.
Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan izango da 'La Fábrica' kultur espazioan (Caseros 998).