Paraguaiko Asuncion hirian gaur ekingo zaio, ekainak 1, bertako 'Jasone' Euskal Etxeak antolatu duen Euskal Astearen ekitaldi sortari.
Gaurkoan, "Don Domingo de Irala y su entorno en la Villa Vergara" liburuaren aurkeztuko du bere idazleak, Miguel Angel Elkoroberezibarrek. Aurkezle gisa, Asunciongo Euskal Etxeko lehendakari den Galo Eguez Balsecak izango da.
Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan izango da Universidad del Norte-ko Amba'y Aretoan (Brasil 141 eta Jose Bergues kaleetan).
Asunciongo 'Jasone' Euskal Etxearen fitxa.