Gaur emango zaio hasiera Boiseko San Inazio Festival jaialdiari pala txapelketa batekin. Lehiaketan zortzi bikote arituko dira 9:00etatik 13:00ak arte iraungo duen ekitaldian. Jarraian, 16:00etan, Oinkari dantza taldeak bilera egingo du bere 50. urteurrenaren ospakizuna prestatzen joateko. Gauean, Euzkaldunak Euskal Etxeko kide eta lagunek afaria egingo dute.
Bihar Euzkaldunak-eko golf txapelketako 26. edizioa jokatuko dute goizeko 6:30etatik aurrera. 11:00etan euskal jarduerak egingo dira Grove Street kalean. Bertan arituko dira, besteak beste, herriko euskal musikariak, Boiseko Gazteak, Txantxangorriak eta Oinkari. 19:00etan San Inazioren omenezko meza egingo da St. John katedralean. Igandean picnica egingo dute Euzkaldunak Euskal Etxeko kideek eta ekitaldi kulturalari amaiera emateko kontzertua eskainiko du Amuma Says No talde boisetarrak. Jaialdiko egitarau osoa, hemen.