Astearte honetan, otsailaren 25ean, 49 urte beteko ditu Argentinako La Pampan General Achako Euzko Txokoa euskal etxeak. Elkarteak deia egin die bazkide eta lagunei, interesatuak harremanetan jar daitezen berehala den 50. urteurrena behar bezala ospatzeko. Bitartean, segitzen du bere kirol proposamen ugariekin, baita landa girokoekin ere.
-Facebook orrialdea Centro Vasco Euzko Txokoa