Liverpool-eko Unibertsitatearen Iberian Week-ek aurrera darrai eta ostegun honetan, martxoaren 15a, gastronomi dastaketa tentagarri batekin hasiko da eguna (13:00etan) eta janari portugesa, katalana, euskalduna, galegoa, sefardiarra eta andalusiarra probatzeko aukera izango da.
Ondoren, 14:00etan, Xabi Payak bertsoritzari buruzko hitzaldi orijinala egingo du: "Euskal kantu inprobisazioa edo nola sortu poema bat hogei segundutan".
Ekitaldiak Cypress building-en izango dira.
-Iberian Week jardunaldien egitarau osoa, hemen.