euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Gasteizko Claustrum Armonicum Abesbatzak kontzertua eskainiko du San Ignazio elizan

2026/10/17

Non: Madril, Espainia

Gasteizko Claustrum Armonicum Abesbatzaren kontzerturako honako gonbidapena luzatu du Madrilgo Euskal Etxeak euskaraz:

Datorren urriaren 17an, larunbatean, Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak Gasteizko Claustrum Armonicum Abesbatza hartzeko plazera izango du. Abesbatzak kontzertua eskainiko du Madrilen, bere 25. urteurrena ospatzeko.

Gurekin batera egun berezi hau ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Aukera paregabea izango dugu 25 urteko ibilbidea duen abesbatza baten emanaldiaz gozatzeko eta euskal abesbatzen arteko musika- eta adiskidetasun-giroko topaketa partekatzeko.

«25 urte, ahots bakarra» izenburupean, Claustrum Armonicumek errepertorio anitza eskainiko digu, musika koral klasikoko eta garaikideko obrak zein euskal musika tradizionaleko piezak uztartuz. Besteak beste, Juan García de Salazar, Juan Crisóstomo Arriaga, Ola Gjeilo eta Sabin Salaberriren konposizioak entzuteko aukera izango dugu.

- Data: urriaren 17a, larunbata.
- Ordua: 19:30ean.
- Lekua: San Ignazio eliza, Príncipe kalea, 31 (Madril).
- Abesbatza: Claustrum Armonicum (Gasteiz).



« Urria 2026 »
 
 
 
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia