Gasteizko Claustrum Armonicum Abesbatzaren kontzerturako honako gonbidapena luzatu du Madrilgo Euskal Etxeak euskaraz:
Datorren urriaren 17an, larunbatean, Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak Gasteizko Claustrum Armonicum Abesbatza hartzeko plazera izango du. Abesbatzak kontzertua eskainiko du Madrilen, bere 25. urteurrena ospatzeko.
Gurekin batera egun berezi hau ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Aukera paregabea izango dugu 25 urteko ibilbidea duen abesbatza baten emanaldiaz gozatzeko eta euskal abesbatzen arteko musika- eta adiskidetasun-giroko topaketa partekatzeko.
«25 urte, ahots bakarra» izenburupean, Claustrum Armonicumek errepertorio anitza eskainiko digu, musika koral klasikoko eta garaikideko obrak zein euskal musika tradizionaleko piezak uztartuz. Besteak beste, Juan García de Salazar, Juan Crisóstomo Arriaga, Ola Gjeilo eta Sabin Salaberriren konposizioak entzuteko aukera izango dugu.
- Data: urriaren 17a, larunbata.
- Ordua: 19:30ean.
- Lekua: San Ignazio eliza, Príncipe kalea, 31 (Madril).
- Abesbatza: Claustrum Armonicum (Gasteiz).


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


