Ostegun honetan, uztailaren 21a, Euskal Pentsamendu Librearen Katedrak euskal zine emanaldi bat eskainiko du Seguros Bernardino Rivadavia Auditorioan (Calle 7 Nro. 755). Honako filmak izango dira ikusgai: "Gartxot" (2011), Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendua; eta "Don Miguel" (2014) laburmetraia, Kote Camachorena.