Basque Club-aren 50.urteurrenaren ospakizunei amaiera emango zaie gaur Basque Cultural Center-en egingo diren ekitaldiekin.
Arratsaldean hainbat aktuazio antolatu dira; horien artean, Zazpiak Bat dantza taldea, Elgarrekin korua, bertako bertsolariak eta Euskal Herritik espreski ekarritako musikariak izango dira ikusgai. Basque Club-eko iraganeko ospakizunak biltzen dituen argazki sorta bat ikusteko aukera izango da, urteetan zehar zuzendari izan direnen azalpenekin batera.
Basque Cultural Center-eko sukaldari Michel Veronek menu berezi prestatuko du.
Programazioa:
- 16:00- Zazpiak Bat taldeko kide originalei zein oraingo eta izandako zuzendariei argazkiak.
- 17:00- Anfitrioi ez direnentzat aperitifa.
- 18:00- Afaria
Prezioa: 30$ helduek/ 10$ ume eta 12 urtez beherakoek.