Abuztuaren 4ean, Gabriel Urza idazle euskal-amerikarrak "All that followed" bere estreinu eleberriaren aleak sinatuko ditu Renoko Sundance Books and Music-en (121 California Ave), 6:30etan. Egiazki, harrera-ekitaldi bat izango da, pasarte batzuen irakurketa eta aleak ere sinatuko ditu Carmelo Urza eta Monique Laxalt-en seme (eta Robert Laxalt-en biloba) izanik euskal-amerikar idazle saga bateko kide den Gabriek Urzak.