Floridako Euskal Etxean Esker Emate Egun (Thanksgiving Day) bezpera ospatuko dute gaur 19:30etatik aurrera. Pintxo dastaketa eta poteoa izango dira hitzorduko protagonistak, baita gabonetarako zozketatuko dituzten hiru saskiak ere (lehen sariko saskiak iberiko urdaiazpiko eder bat izango du). Zozketan parte hartzeko hamarna zenbakika salduko dira errifak, errifa bakoitza 10 $ izango direlarik. Horrelako hiru errifa erosiz gero, abenduaren 21ean izango den saskien zozketarako gonbitea luzatuko da. Egun horretan ere pintxo dastaketa eta poteoa izango dira Euskal Etxean. Euskal Etxearen borondatea da bazkide diren guztiek lagunen bat edo batzuk ekartzea ospakizun hauetara, euskal kultura zabaldu eta giroa alaitze aldera.