Gabon jaia ospatuko dute Eusketxen, urte amaierako afaria eta Olentzeroren etorrerarekin, 21:00etatik aurrera. Bestalde 2008ko Eusketxeko Ekarpenen Bonoaren zozketa egingo da. Saria eskuratzeko ez da bertan egotea beharrezkotzat jotzen eta zozketan parte hartzeko guztiz abonaturik dauden bonoak soilik hartuko dira kontutan. Jairako sarrerak 25$ kostatuko du eta joan nahiz gero, beharrezkoa da eusketxe@ciudad.com.ar-era e-posta bat igortzea 'urte amaierako afaria' goiburuarekin.