Herrien askapenerako mugimenduko Gabi Basañez militanteak hitzaldia emango du Ondasun Kooperatiboen Mugikortasun Institutuan (San Martin 1371). Bertan, Basañez Euskal Herriko egungo eta etorkizuneko egoera politikoaz arituko da. Mapuche herriko beste kide batzuk ere hitzaldian parte hartuko dute, euren egoerari buruz hitz eginez. Ekitaldia Rosarioko Udaleko Kultura Sailak eta Ondasun Kooperatiboen Mugikortasun Institutuak antolatzen dute eta Genero, Eskubide eta Garapen Institutuak, Rosarioko Ikusentzunezko Zentroak eta UNR Giza Eskubideetako Azpisailak babesten du.
Askapenaren webgunea