euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Fresnoko Euskal Etxea eta Campostarren farma NABOko Mus Txapelketa Nazionaleko anfitrioi

2017/06/10

Non: Fresno, AEB

Fresnoko Euskal Etxeko ordezkariek irabazi zuten iaz NABO Mus Txapelketa eta, beraz, aurten eurei dagokie 2017ko Txapelketa Nazionala (finala) errezibitzea.

Ekainaren 10ean, 8etan hasiko da (jokalarien eta euren laguntzaileen harrera eta izen-ematearekin), Campos Brothers Farm-en egoitzan, Caruthers-en. Gogoratu euskal etxeak egunean egon behar dutela ordainketei dagokienez txapelketan parte hartzeko. Xehetasunak, hemen.

Txapelketa itxia da publikoarentzat, baina hala ere bazkarian parte hartu nahi duenak egin dezake, gauza bera afarian ($20 bazkaria, $30 afaria). Afari garaian Fresnoko Euskal Etxeko dantzariak arituko dira eta afariaren ondoren, dantzaldia publikoa izango da..

Parte hartzekotan ari bazara, idatzi mesedez ekainaren 2aren aurretik Mary Jane-ri (maryjane a bildua camposbrothers.com). Lo egiteko lekuari dagokionez, logela batzuk erreserbatu dira La Quinta Inn, Tularen; eta Holiday Inn Selma-Swan Court-en, Selma-n.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia