Fresno Basque Club elkarteak urteko Mus Txapelketa egingo du gaur Basque Hotel-ean (1102 F Street, Fresno, CA). Ateak 7:00tan irekiko dira eta partidak 8:00tan hasiko dira. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, e-maila bidaliz JB Bidegarayri (jbb49@comcast.net). Prezioa $15.00 da eta beste $15.00 ordainduta bazkaldu ere egin ahal izango da.