Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak 'Folklore Latinoamerikarraren gaua' antolatu du gaur, urriak 11, besteak beste Cacho Labandera, Robert Ravera, Abayubá eta Juan Carlos López-en emanaldiekin.
Ekitaldia gaueko 21:00etan hasiko da Euskal Etxeko ‘Aurora Ezkurra’ aretoan. Sarrera doakoa da.
Euskal Erria Euskal Etxea webgunea.