Asteazken honetan, maiatzaren 6ean, 'Florencio de Basaldúa. Un vasco argentino' lana aurkeztuko dute Buenos Aireseko Liburu Azokan. Liburu honen egilea Horacio C. Reggini akademikoa da eta bertan XIX eta XX hasierako esploratzaile, geografo eta intelektual honen bizitza jasotzen du. Aurkezpenean egilea, Olga Fernández Latour de Botas, Mario Mariscotti eta José Ignacio De Mendiguren adituak izango dira.
Ekitaldia Adolfo Bioy Casares aretoan egingo da, 17:00tan hasita.