FEVAk sukaldaritza tailerra antolatuko du San Nicoláseko Euzkal Etxean (Belgrano, 139), azaroaren 17an, 10:30etatik afal ordua arte. Tailerrean txorizoa sagardotan, arroza txibiekin eta etxeko saldan, eta postre gisa, fruta onduak egiten ikasteko aukera izango da.
Tailerra doan izango da (norberak eraman beharko ditu beharrezko tresnak) eta edozein euskal etxetako kidek parte hartzeko aukera izango du.
Izena emateko azken eguna azaroaren 14a da.