La Plata, Argentina. Dantza taldeko zuzendari tailerra La Platako Euzko Etxean (Calle 58 y esquina 14) egingo da larunbata eta igandean. Aurreko edizioetan bezala, FEVAk (Euskal Argentinar Elkarteen Federazioa) janaria eta ostatua ordainduko ditu. Ekimena larunbatean hasiko da 10:00etan. Euskal etxe bakoitzak bost minutu edukiko ditu euren dantza taldeen egoera, dantza kopurua, saioak non egiten dituzten, musika, arropak eta dituzten arazoak azaltzeko. 13:00etan partaideek bazkaltzeko aukera edukiko dute 15:00etan zuzendarien aurkezpenarekin jarraitzeko. Arratsaldeko 5etan kultura, dantza taldeen historia, arropa eta musikari buruzko hitzaldia eskainiko dute. Jardunaldia afari batekin amaituko dute.
Hurrengo egunean, 10:00etan, Euskal Astearen aurkezpena, zuzendarien bilera eta talde bakoitzak egingo duen dantzen zehaztapena egingo da. Informazio gehiagorako 54-11-4372-3520 telefonora deitu edo hona idatzi.