Egun bat aurreratzen da aurten Aberri Egunaren ospakizuna Buenos Airesen, edo hala antolatu du behintzat Uruguai eta Argentinako Euskal Diasporako Eztabaida Guneak, larunbatean egun osoko programa bat osatuz.
-11:00etan: Plaza de Mayo-n, Buenos Aires Hiriko Kabildoen aitzinean, Aurreskua (Euskal Herriko Aiara eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeen eskutik). Agiri baten irakurketa, Diasporfako hainbat jende sinatzaile
-Ondoren, oinezko ibilbidea, ikurrinekin, oinez eginez Eusko Kultur Etxerako (Eusketxe) bidea (México 1880)
-13:00etan: Bazkaria Eusko Kultur Etxean (México 1880)
-18:00etan: Iparraldeko Euskal Etxean (Moreno 1370), bertako Kultura Gelan, zine-eztabaida. Filme bat emango da, "1512 La conquista de Navarra-1512 Nafarroaren konkista" eta ondoren solasaldia
-21:00etan: Arabatik bisitan den Aiara Dantza Taldearen eta Buenos Airesko Ekin Dantza Taldearen emanaldia. Kantaldi bat ere izango da, Joseba Gotzon kantariak emana, kasu honetan kintxo-aren eta pilota-kantxaren aldean
-Eguna amaitzeko, afari modu batekin bukatuko da, hau baita ere Iparraldeko Euskal Etxean
Argentinako eta Uruguaiko Euskal Diasporaren Eztabaida Guneak deitutako ekitaldia da. Mezua: 'Ekarri zeure ikurrina!"
-Webgunea: http://forodebatediasporavasca.blogspot.com