Iazko urrian egin zen Miss Eskual Etxea gaualdiaren ostean, Suzon 2009ko Miss Eskual Etxearen erreinua bukatuz doa. Honela, ekintza berri bat propoposatu dute: Gaixoa eta Pottolo, Eskual Etxearen bikotearen paregabea.
Frogak denetarikoak izango dira : kantua, dantza, kirola... Jakina, umore ona izango da nagusi ! Eta gero momentu goxoa sagardo eta gaztainak lagun. Antolatzaileen lana errazteko, izena eman: anaduvignau@gmail.com edo ampedoussaut@orange.fr helbideetan.
Ekitaldia 19:00etan hasi eta 23:00ak bitarte izango da Bordeleko Eskual Etxean.