euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Festa bikoitza Euzko Etxean: euskal elkarteak Gayaldi eta Maritxu Kajoi ospatuko ditu

2016/10/08

Non: New York, AEB

New Yorkeko Euskal Etxearen mezua:

Euskal Etxeko bazkide eta lagunak, agur!

Datorren larunbatean, Urriaren 8an, Euskal Etxeak jai bikoitza ospatuko du: Gayaldi + Maritxu Kajoi

Aurtengoa laugarren Gayaldia izango da, aurreko hiru aldietan arrakasta handiz gure Euskal Etxeko aniztasuna ospatu ondoren. Maritxu Kajoi Gipuzkoako Arrasate herrian ospatzen duten festa bat da. Itxura serioa du partehartzaileak dotore janzten direlako (jaka eta soineko beltzez) baina jatorrian Arrasaten dagoen Andre Maria baten inguruko txantxa baten ondorioz sortu zen. Antza denez Andre Maria hau kutxa batean barruan erakusten dute (hortik datorkio "kajoi" izena), iturri baten aldamenean dagoen baseliza batean (iturri honek ematen dio "Maritxu" izena, "Maritxu nora zoaz, eder galant hori?" abesti zahar ezaguneko Maritxu honek ematen duen erantzunagatik; "Iturrira Bartolo, nahi badezu etorri").

Gayaldia eta Maritxu Kajoi gurekin batean ospatzera gonbidatzen zaitugu. Taberna zabalik izango da eta pintxoak salgai izango dira.

Lekua: 307 Eckford Street, Greenpoint, NY (Metro irteera: Greenpoint, Linea Berdean)

Ordua: 20h00

Aholkatutako Janzkera: Kolore beltzeko edozer janzki dotore. 

Zatozte Euskal Etxera!
 



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia