Asteburu honetan, Fermin Muguruza musikari eta zuzendari famatuak bere pelikula (Zuloak du izena) aurkeztuko du Artecineman (Salta 1620). Filma astebetez egongo da zinema honetan, egunero 18:45tan; baina 30an berak proiekzio berezi bat egingo du 20:00etan.
Gainera, ostegunean, 29an, kontzertu batean parte hartuko du Salón Realen (Sarmiento 1274). Kontzertu hau "Bondi a Palestina" deitzen da, eta bildutako dirua Palestinaren aldeko bideoklipa egiteko erabiliko da.
Sarrerak: emailez erreserbaturik: $40; bestela, $60.
Emaila: bondiapalestina@gmail.com