Añorgako (Gipuzkoa) Joxema Mendiola dantzaria, urtetan Argia dantza taldean aritutakoa eta orain irakasle gisa lan eskerga egiten ari dena, AEBtan izango da otsailean Fandango eta Arin Arin eta beste euskal dantza lantegiak emateko bertako euskaldunen artean. Otsailaren 16tik 20ra Boisen izango da, lantegian parte hartzen duten lagunei euskal dantzak ikasi eta irakasteko metodologia berriak erakusten. Informazio gehiago, NABOren webgunean: www.nabasque.org.