Buenos Airesen dagoen Iparraldeko Euskal Etxeko (CVF) Kultura Azpibatzordeak antolaturik, Ezpeletako 'Piperraren Pesta' ospatuko da gaur, 21:30etatik aurrera. Jan-edana frango izango da bertan: pintxoak, haragi eta piper marmitakoa, ardoa, gaseosa, zurrakapotea... Ekitaldiaren baitan dantzak, jokuak eta zozketak ere antolatu dituzte, gauan zehar burutuko direnak, eta baita MMX hirukotearen kantaldia ere. MMX taldea Maialen Errotebehere (Nafarroa Beherea), Mixu Mitxelana (Lapurdi) eta Pantxoa 'Xabaltx' Bergarak (Lapurdi) osatzen dute, Ipar Euskal Herritik etorririk. Euskal kantak abesten dituzte baina blues, folk eta bossa nahasketa bat ere badute errepertorioan. Jairako erreserba egin behar da, 30$ ordainduz.
Erreserbak egiteko deitu telefono hauetara: Iparraldeko Euskal Etxea 4383-5831. Norma 4922-4143 edo 15 40 88 33 00 zenbakian. Cristina 4383-4789.