Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak (Moreno 1370) antolaturik, azken urteotan bezala, aurten ere 'Ezpeletako Biperraren Pesta' eginen da. Gaur larunbata, urriaren 24an, izanen da Iparraldeko Euskal Etxeko 'quincho' edo haragia erretzeko eta solasteko lekuan. Txartelak 30 peso. Nagusituko diren koloreak, berdea eta gorria.
Pintxoak, irisa txibiak eta biperrez, edo irisa oilasko eta biperrekin. Izozkia, edariak, zozketak, joko eta jolasak, kantuak eta bala. Aurten karaokea ere izanen da.
Izena ahal bezain fite ematea galdegiten dute antolatzaileek, lekua ez baita handia. Baieztatu otoi urriaren 23a aitzin hona idatziz: ibaiak@hotmail.com edo ibaitxori@gmail.com, adieraziz gai gisa "Pestarako erreserba, reserva para la fiesta".