'Eusko Aterpea' Euskal Etxeak stand bat ezarriko du gaurtik aurrera eta asteburu osoan zehar izango den Expodel 2008 azokan, General Rodriguez hirian. Azoka hau General Rodriguez hiriko eta inguruetako enpresek euren jarduerak jendartean plazaratzeko egiten da. Udal Kiroldegian egingo da eta Euskal Etxeko standean pintxoak, ardoak, oroigarriak, euskal musika, ... izango dira eta txerri bat ere zozketatuko dute azken egunean.