Urriaren 28an eta azaroaren 2ra arte, Euzko Etxea Euskal Astea ospatzen ari da. Gaur, 20:30etatik aurrera Euzko Etxean hitzaldi musikala izango da hainbat talderen parte hartzearekin. Santiagoko Euskal Abesbatzak aurkezpena egingo du, bertan kantatuaz. Euskal dantzen erakustaldiarekin jarraituko da, 'Norte Grande de Chile'-ko jai kantak eta dantzak antzeztuko dira eta 'Codachi' taldearen aurkezpena izango da (Txileko Dantza Korporazioa).