Irailaren 22an, larunbatean, oraingo eta lehengo Dantzarien Festa eta San Inazio Jaia ospatuko dituzte Euzko Etxea Euskal Etxean. Abesbatzaren eta dantza taldeen emanaldiekin batera, lehengo argazkiak, kanpotik bidalitako agurrak, esker onak eta afaria izango dira.
Afarirako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira Euzko Etxea-ko idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara.