GURE ESKU DAGO Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika da, 2013ko ekainaren 8an hasi zena. Euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena hasierako helburu.
Gure Esku Dago dinamikaren ekimen nagusia, 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea elkartuko dituen gizakatea gauzatzea da, 135 kilometrokoa, eta 50.000 lagunek osatuko luketena.
Eusko Etxeak ekimen eta eskubide babesa adierazteko ekitaldi berezia egingo du ekainaren 8an, goizeko 11:45etan Brooklyngo Ice Cream Factory aurrean.