La Platako Euzko Etxea, elkartea bera sortu zuteneko 70. urteurrena ari da ospatzen aurten eta horren baitan, azaroan Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatzeaz gain, ekainaren 7a izango du urteko ekitaldi nagusia, Urteurreneko Festa eratu baitu bere egoitzan, gaueko 9etatik aurrera euskal musika, dantzak, erromeria, janari eta edariak, oroitzapenak, ilusioa eta batez ere alaitasuna nagusi izango direla.
Txartelak salgai daude euskal etxean bertan, Idazkaritzan astelehenetik ostiralera arratsaldeko lauetatik bederatziak arte.
Centro Basko "Euzko Etxea"
Calle 58 y 14 - La Plata
Tel.: 457-1638 – secretaria@cvascolaplata.org.ar
http://www.centrovasco.com
Facebook: Centro Vasco Euzko Etxea La Plata