Korrikak ozeano Atlantikoa zeharkatuko du eta Boisera iritsiko da martxoaren 9an, Euskal Etxeak antolatuta eta euskara ikasleentzako dirua biltzeko helburuz, ikasleak Euskal Herrira euskara praktikatzera joan daitezen eta gero Estatu Batuetan euskara irakats dezaten.
Korrika 10:00 eta 12:00ak bitartean izango da, baina izen-ematea 9:30ean izango da. Zuzeneko musika eta euskal janaria izango da (Jesus Alcelayren taloak), baina norberak zer edo zer ekartzea gomendatzen dute, guztien artean partekatzeko.
Korrikaren prezioa: 15 euro (ur botila barne). 14 urte baino gutxiagokoek, doan.