Boiseko Euzkaldunak elkarteak Zinema Gaua egingo du gaur, arratsaldeko 18:45etatik aurrera. Elkarteak "Greta, The Misfit Greyhound" filma eskainiko du. Disneyren film hau 1963an grabatu zen eta jabeak abandonatu ostean Boiseko artzainekin mendira doan lasterketa txakur baten istorioa kontatzen du. Filmean euskal komunitateko hainbat kide agertzen dira, besteak beste John "Tacolo" Chacartegui, Jimmy Jausoro eta Jose Mari Sangroniz.