Txileko euskaldunek eta bereziki Santiago hiriburuan bertako Euzko Etxearen inguruan biltzen direnek 'Mikel Deuna' jai tradizionala ospatuko dute gaur igandea, irailak 28. Hemen erro sakonak dituen hitzordua da Mikel Deuna, Iñaki Deunarekin eta Aberri Egunarekin batera. Hona gaurko egitaraua:
-12:00etan: Meza San Kristobal Muinoan (Cerro San Cristóbal), bertako kaperan
-13:00etan: Kapera ondoan den 'Euzko Enparantzan', Gernikako Arbolaren aurrean, Euzko Etxea-ko gizon abesbatzaren emanaldia eta 'Itxaropen Gaztea'-ko dantzarien jarduera
-14:00etan: Bazkari herrikoia Santiagoko Euzko Etxean
Menua: espainiar omeleta, paella, ardoa eta kafea.
(helduak, $7.000; haurrak, $3.500)
Erreserbak ostiralera arte, irailak 26, onartuko dira Euzko Etxea-ko idazkaritzan.
Antolatzaileek partaideei eskatzen diete euskal jantzi eta zeinuak eraman ditzaten, hala nola ikurriñak, txapelak, zapiak lepoan, eta abar.