Gaur larunbata, martxoaren 13an, Eusko Txokoa Euskal Etxeak bere 45. urteurrena ospatzeko afaria eta festa antolatu ditu. Afari goxoaren ondoren Euskal Etxea sortu zutenei egingo zaie omenaldia, jarraian Macachingo dantzariek erakustaldia emango dute eta azkenik berandu arte musikak alaituko ditu bazterrak. Afaria 300 pertsonentzat da eta 55 pesoko salneurria du. Mesedez parte hartu nahi dutenek telefonoz eman dezatela izena lehenbailehen.