Valparaiso-Viña del Mar herrietako Euskal Gizaltaldeak, lankide Viña del Mar-ko Udala, Astigarragako Udala --Euskal Herrian--, eta azken herri honetako Norberto Almandoz Musika Eskola dituela, euskal musika tradizional emanaldi bat prestatu dute gaurko 'Aire-Aire' Trikitixa Taldearen eskutik, Viña del Mar-ko Cine Arte aretoan, gaur astelehena, 2009ko uztailaren 9, arratsaldeko 6:45etatik aurrera (Plaza Vergara, 142). Sarrera libre eta dohanik.
'Aire-Aire' trikiti taldea Yusenka Garbayo eta Nekane eta Jaione Castrillok osatzen dute, euren zuzendari eta irakasle Susana Aurquia-rekin batera. Eskusoinua, panderoa, egurrezko goilareak eta txalaparta jotzen dituzte, kantua eta dantza lagun.
Viñako aurkezpenean honako errepertorioa joko dute: Kalejira (Popurri), Fandangoa (Andre Maddalen), Arin-arina (Neska zaharrak), Irlandarra (Ujuka), Fandangoa (Bihotzez), Arin-arina (Cajun), Fandangoa (Gozategi), Arin-arina (Gizaburua), Zazpi-jauzi dantza, eta Kalejira (Gaur ez goaz etxera).