euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Eusko Etxeak Aberri Eguna ospatuko du Josu Iriondo apezpiku laguntzaileak emango duen mezarekin

2009/04/12

Non: New York, AEB

New Yorkeko Eusko Etxeak Aberri Eguna eta Pazko Igandea ospatuko ditu gaur, apirilaren 12an. Eguneko egitaraua 12:00tan hasiko da Josu Iriondok, New Yorkeko Apezpiku laguntzaileak, emango duen mezarekin. 13:00tan Txomin taberna ireki egingo da eta 15:00tan Iñaki Letek prestaturiko bazkaria zerbitzatuko da. Bazkariaren prezioa, bazkideentzat $50.00 eta bazkide ez direnentzat $55.00; 13 urtetik gorako haurrentzat $ 50.00 eta 8-12 urte bitartekoentzat $15.00. Mahaian lekua okupatzen ez duten 8 urtetik berakoak doan.

Erreserbak egiteko deitu Itziar Albisuri 201-261-1691 telefonora edo bidali e-maila mitzalg@yahoo.com helbidera.

Eusko Etxea 307 Eckford St. Brooklyn, NY helbidean dago.

 

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia