Asteartean, apirilak 30, langilearen egunaren bezperan, General Rodríguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeak txibiak bizkaitar erara salduko ditu bere egoitzan (Mitre 370). Txibi anoa 35 pesotan salduko dute eta soilik eramateko. 20:30ean banatuko dira. Bildutako dirua euskal etxearen alde izango da.
120 ano egongo dira salgai. Erreserba beharrezkoa da: 485-0991, 484-1162 edo 011-15-60997042.