Gaur osteguna, 9:00etan, bertako Eusko Aterpea Euskal Etxeak eta 502 zenbakidun Eskola bereziak antolaturik, hitzaldia eskainiko da, denge gaitzari buruzkoa, zoritxarrez Argentinan indarrean dagoen eritasun larri honen kontra borrokatzeko bideak azalduz.
Gral. Rodriguezeko Euskal Etxetik gogora arazten da, bestalde, gaur osteguna estreinatuko direla 'La hora de los vascos' irratsaioaren tokiko emisioak, FM Vecinal 104.9 seinalearen bidez, Agustina Olaizola eta Martin Durhau gazteak arduradun. Gaurtik aurrera, emisioak ostegunerao izango dira, ordu berean, 19:00etatik 20:00etara.
Xehetasun gehiago hona idatziz: centrovascogralrodriguez@yahoo.com.ar