'Eusko Aterpea' Euskal Etxeak asteburuan zehar Expodel 2008 azokan parte hartzen ari da. Gaur azken eguna izango da Enpresa Txiki, Ertain eta Handien erakustazokan, General Rodriguez-eko Udal Kiroldegian. Eusko Aterpeak euskal kultura ezagutari asmoz stand bat izango du azoka honetan, bertan bideo emanaldiak, pintxoak, ardoa, oroigarriak eta Euskal Herriko musika aurkeztuko dituelarik. Atzo haur eta helduentzat ikastaro bat antolatu zen eta gaur txerri baten zozketarekin emango zaio bukaera azokari.