Gaur larunbata, martxoaren 6an, euskal Elkarte Gastronomikoak 'Eusko Aterpea' Euskal Etxea burutzen ari den obra-gastuei aurre egiteko afaria antolatu du egoitzan, Mitre kaleko 370. zenbakian. Gaueko 9etan hurbiltzen direnak menu hotz eta goxoa dastatu ahal izango dute. Izena osteguna martxoaren 4a baino lehen eman behar da. Salneurria 50 pesokoa da helduentzat eta 30 pesokoa haurrentzat.