euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Eusko Aterpea' EEak bere ohiko oturuntzarekin ospatuko du elkartearen 9. urteurrena

2008/09/07

Non: General Rodriguez, Argentina

Elkartea sortu zeneko bederatzigarren urteurrena ospatuko du gaur igandea, irailaren 7an, Buenos Aires probintzia argentinarreko General Rodriguez herriko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxeak, ospatu ere urteurreneko 'asado' gisako oturuntzarekin. Erretiratu eta Pentsiodunen Zentroko (A. Perón 256) egoitzan izango da, eguerdiko 12:30etatik aurrera, ohi bezala. Txartelaren salneurria 40 peso, 20 peso hamabi urte baino gutxiagokoentzat. Txorizoa, haragi errea (hezurduna), vacío (hezurgabea), entsalada mota desberdinak, izozkia, ardoa, freskagarriak. Bazkarian zehar zenbait zozketa egingo dira.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia