euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Eusko Abesbatzaren kontzertua eta lurrikarako kaltetuekiko elkartasun eguna Santiagoko Euzko Etxeak antolaturik

2010/05/21

Non: Paine, Txile

Eusko Abesbatza eta Euzko Etxeko dantzariak kontzertuan dardarak kaltetuen alde. Ostiralean, maiatzaren 21ean, goizeko 11:30etan, Txileko Eusko Abesbatza eta Euskal Etxeko dantza taldea elkarrekin arituko dira Pintueko Eskolan egingo den emanaldi batean. "Geure kantu eta dantzekin, eta horri gehituz emango diegun laguntza ekonomikoa, euskaldunok, geure guraso immigranteei harrera eman zien lur honetako biztanleekin eskuzabalak izaten dakigunaren erakusgarri izango dira".

"Egun ederra izango da eta guztiak daude gonbidatuta. Ekitaldiaren ondoren, enpanada eta ogitarteko batzuk partekatu ahal izango ditugu. Santiagotik, irteera Maiatzaren 21eko goizeko 9:45etan izango da". Ekimenean parte hartzeko interesa izan dezaketenek Euzko Etxeko Idazkaritzarekin jar daitezke harremanetan.

Kontu korronteak zabalik

Kontsultak eta ekarpenak Karin Alvaradok bideratuko ditu Euzko Etxeko Idazkaritzan; edo telefonoz zuzenenan mintza daiteke Zuzendaritza Batzordean gai honen ardura hartu duten kideekin: Ignacio Bastarrica Molinarekin (mugikorra 76640549) edo Andoni Torrontegui Martínez-ekin (mugikorra, 95391906).

Zuzenean diruz lagundu nahi dutenek, asko dute sarrera hona egitea:

Banco Santander Santiago
Cta. Cte. 2566044-7
Euzko Etxea
Rut. 70.080.700-2



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia