Buenos Airesko Eusketxe Eusko Kultur Etxeak "En vejez-siendo" izeneko bi saio psiko-hezitzailetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Aurrez aurrekoak dira, publiko orokorrari irekiak, azaroaren 21ean eta 28an (larunbatak), 14:00etatik 16:00etara, Buenos Airesko (C.A.B.A.) México kaleko 1880. zenbakian.
"2025eko saioetan landu genituen kontzeptuetan oinarrituta —hala nola 'adinagatiko diskriminazioa' (ageism), 'babes-faktore psikologikoak' eta 'nortasun malgua'—, zahartze-prozesuan gertatzen diren aldaketa kognitiboak eta sare sozialak zein harreman-egiturak mantentzearen garrantzia aztertuko ditugu sakonago."
Parte hartu nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat eusketxe@gmail.com helbidera, eta jarri "En vejez - me anoto" gaiaren lerroan. Mezuan, adierazi mesedez zure/zuen izen-abizenak eta bizi zaren/zaretan herria; komunikazioa errazteko, telefono-zenbaki bat (finkoa edo mugikorra) ere eman dezakezu. Saioak doan dira.
Ongi etorri!
EUSKO KULTUR ETXEA / CASA DE LA CULTURA VASCA / EUSKETXE
Bloga: eusketxe.blogspot.com
Facebook www.facebook.com/eusketxe
Emaila: eusketxe@gmail.com
Tellefonoa (54) (11) 4381 4611
Egoitza: Lizarraenea, México 1880, CABA, Argentina

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


