Mikel Babiano, Etxepare Euskal Institutuko irakurleak antolatu du Euskarazko lehen literatura lehiaketa. Lanak bidaltzeko epea zabalik dago ekainaren 28ra arte.
Parte hartzaileak, prosa zein poesia kategorietan aurkeztu ditzakete lanak. Gai hauek hartu behar dira: Gernika gaur egun edo gai librea. Gai librearen barruan har daitezke proposamen hauek: euskaldunak, euskal kultura Alemanian edo egun bat Euskal Herrian. Lanak, egilearen izen-abizenak eta bizitokia adierazita izan behar dute. PDF edo word formatuan egon daitezke.
Parte hartzeko ezaugarriak:
-Alemanian bizi eta euskara ikasle izatea (Ez da beharrezkoa unibertsitatean matrikulatuta egotea).
-Adin mugarik gabe
Lanak bidaltzeko eta argibide gehiagorako: babiano@em.uni-frankfurt.de.