Etxepare Euskal Institutuak, Euskaltzaindiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak "Euskarari Gorazarre" izeneko jardunaldiak burutuko dituzte datozen egunotan. Astearte honetan, martxoaren 13a, Madrilgo euskara ikasleekin topaketa bat antolatu dute 19:30tan hasita Espacio de las Lenguas Ibéricas (Eloy Gonzalo 3-5) eraikinean.
Aizpea Goenaga, Andrés Urrutia eta Mari Jose Olaziregi izango dira partehartzaileak.
-Programa osoa eta ekitaldiak, hemen.